Hasiera


Pizzak, pasta eta italiar edariak eramateko, Donostiako bihotzean.

 

Produktu 100% italiarra eskaintzeko filosofia eta konpromezua abiapuntutzat harturik egiten dugu lan Pizzikon, Al Taglio pizza hoberenak Donostiara ekarriz . Gainera, eramateko prest daude, banakako zatietan edo 30×40 zentimetroko pizza osoetan, beti ere primerako osagaiekin sukaldatua masa fresko, harro eta kurruskari baten gainean. Hurbildu zaitez gure lokalera - Claudio A. Luzuriaga kalean -,aukeratu zapore ezberdinen artean eta borobildu menua freskagarri batekin, ardo italiar hoberenekin edo gure postre paregabeekin.

Baina, nahi ezkero, bota begirada bat gure menuari eta egin ezazu enkargua telefonoz. Zuk eskatutako ordurako prest egongo da jasotzera pasa zaitezen. Hau gutxi balitz, italiako hainbat produktu dauzkagu eskuragarri gure lokalean Italiako zaporea etxera eraman dezazun. Aprobetxatu gure eskaintzak!

celebralo

Baduzu zerbait ospatzeko? Urtebetetze bat, urteurrena, edo lagun arteko festa, aitzakia edozein delarik ere zurekin konpartitzea gustatuko litzaiguke. Taldetxo bat bazarete, etorri Pizzikora eta ahaztuko ez duzun festa antolatuko dugu. Kontaiguzu zein den plana eta zure gustuko menua sukaldatuko dugu. Gure ordutegia ere moldatzeko prest gaude! Egin kontsulta.

menu-variado

Gogor egiten dugu lan Italiako zapore onena eskaini ahal izateko. Gutxinaka, produktu berriak gehituko ditugu gure menura eta ziur gaude zure gustokoak izango direla. Gainera, gure lokalera urbildu ezkero, ohiko menuan agertzen ez diren produktu eta osagai berriak dastatzeko aukera izango duzu. Zur eta lur gera zaitezen da gure helburua! Ez pentsatu bi aldiz eta urbildu zaitez egunez egun ekarriko ditugun nobedadeak probatzera.

pizza al taglio

Pizzas Pizziko-donostia

100% ITALIAR OREA

Gure orea 100% italiarra da, “trans” gantz gabea, erraz jatekoa, oso kurruskarria. Frogatu gure pizza zatiak edo 30×40 zentimetroko pizza osoa, konpartitzeko.

Lasaña Pizziko-donostia

LASAGNAK

Gure lasagnak pasta fresko hoberenarekin sukaldatzen ditugu, eta ezin hobeak dira bazkari edo afarirako. 3 minututan daude prest! Rikota eta espinaka edo okela lasagna, aukeratu zure gustokoa dena.

Postres Pizziko-donostia

ITALIAR POSTREAK

Tiramisua, panna cotta edo Nutellaz beteriko Creppe famatuak, dastatu gure italiar postreak! Ez dago modu hobeagorik zure italiar bazkari edo afaria borobiltzeko.

bebeidas-pizziko-04

ITALIAR EDARIAK

Freskagarri, garagardo eta zumoez gain, Pizzikon italiar ardo eta likore karta zabala aurkituko duzu zure pizza edo pastekin batera dastatzeko.

 

Ikusi menu osoa

Eskaintzak

promociones

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continuas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies. Haz click en el enlace para mayor información.

CERRAR